XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arthur-en ezpainetan ez zen irribarrea ezabatu: - Eta are gehiago eskertuko zenieke atentzioa itzultzailea nor den jakingo bazenu.
René-k kuriositatez begiratu zion: - Nor den jakiteko irrikitan utzi nauzu. Nor da? Jomeini bera agian?.
- Emakume bat.
- Bai? Lodia eta itsusia, seguru.
- Ez. Fina eta begi ederretakoa. - Koño!.
Arthur-ek etsipena simulatuz esan zituen hurrengo hitzak: - Sentitzen dut, baina emakumearen deskripzio zehatzagorik ezin diezazuket aurkeztu, txador beltz zabal eta luze batez jantzita agertzen delako, eta aurpegia beloz estalita.
- Horretan ere torturatu nahi gaituzte basa pizti madarikatu halakoek.
Arthur-ek barre egin zuen: - Atsegin zait umorea erabiltzen hasi zarela ikustea, nahiz eta oraingoz beltza izan.
- Beno, eta zertaz hitz egiten duzue?.
- Egun askotan, ezertaz ere ez.
Hasieran, gerrikoa kendu zidatelako protestatu nuenean....
- Nik ere protesta bera egin behar diet.
- Eta oinetakoen kordoiak, eta diru kartera, eta poltsikoetako guztia... - Niri berdin gertatu zait.
Agertzen direnean entzun egin beharko naute!.
- Zuzen esana. Entzun besterik ez dizute egingo.
- Beno, baina zeintzu asmo dute gutaz?.
- Nola jakin hori? Nire ustez, ate horretatik agertzen direnek beraiek ere ez dakite.
Mutiko mukizuak besterik ez dira.
Emakumea salbu, noski....